URETAKO MOTOEN ALOKAIRUA

Gidabaimenik gabe!

 

Egundoko arruta itsaso handian, pilotatu eta gozatu Zumaiako kostaldeaz.

 

FLYSHC IBILBIDEA

Motoak egokituta daude gidabaimenik gabe eraman ahal izateko. Begirale bat beti izango duzu ondoan.

Zumaiako portutik aterako gara eta flysch-aren ibilbide berebizikoa egingo dugu, labar-amilak bisitatuz, eta ikusi egingo dugu nola Kantauriko urek gogor astintzen duten kostaldea, Mutrikura heldu arte, non argazkiak atera ahal izango ditugun, arrantza portu tradizionalean.

 

Ibilbidea ordu betekoa da eta arraroa da Mutrikuraino heldu ahal ez izatea, baina, dakizuenez, itsasoa agintari, eta batzuetan ez du nahi izaten portura sar gaitezen.

Motoek hiru lagunentzako tokia dute, baina segurtasunagatik bi onartzen ditugu soilik. Ez duzu titulu beharrik, motoak egokituta daude hura gabe ibil zaitezen. Beharrezkoa den materiala geuk emango dizugu, baina dei iezaguzu, zer arropa eraman zalantzan bazaude.

Ibilbidea eskatzeko, eguna erreserbatu behar duzu, zure irteera ziurtatu ahal izateko.

Ibilbidearen prezioa 100€-koa da moto bakoitzeko. Bi pertsona izanez gero, prezioan ez dago alderik, 50€ izango litzateke pertsona bakoitzeko eta jakina, pilotu-lanetan txandakatu zaitezkete.