REDYMAR. BRP, CAN AM, SEA DOO kontzesionario ofiziala.
POLARIS kontzesionario ofiziala

QUAD-ATV eta uretako motoetara guztiz dedikatutako enpresa gara. Horretara bete-betean emanak nola gauden, espezialistak gara uretako motorrak, ATV, QUAD eta SSVak saldu eta konpontzen. Ikusi, probatu eta alderatu egin ahal izango dituzu munduan lider diren markak, ATV-SSV eta uretako motoetan, POLARIS, BRP, CAN AM. Aholkua emango dizugu zure ezaugarrietarako egokiena den ibilgailua erosterakoan, eta zeuk aukeratuko duzu zure beharrak ondoen betetzen dituen marka.

Aloka ezazu gurekin uretako moto bat eta txango ahaztezina egingo duzu, itsasoz Zumaia eta Mutriku arteko flysharen ibilbidean. Ez duzu behar aurretik esperientziarik ez titulurik, begirale batek lagunduko dizu beste moto batean, zu gidatzeko eta orientatzeko. Itsasoarekin harreman zuzena izango duzu eta beste mundu bat aurkituko duzu nautikan, zuk uste baino askoz eskuragarriagoa.

ATV eta QUADak alokatzen ditugu ekitaldietarako, bideoak eta pelikulak errodatzeko, kirol saioetarako, eta abarretarako. Ekitaldi batean logistika beharrak betetzeko ATV-SSV bat behar baduzu, guk alokatuko dizugu. ATV SSVak lur orotako ibilgailuak dira, todoterrenoak, mugitze eta maniobratze erraztasun handikoak, erabiltzen errazak edozeinentzat, eta zure ekitaldiari kategoria handiagoa emango diotenak.